06.11.27

Permalink Hortzetatik hitzetara, 21 hitz  

Lartaun, ixilik hobeto...

Ostiralean COPE irratian entzun zintudan, ta egitan, hitzik gabe utzi nauzu.

http://www.diarioiberico.com/audio/las-fotos-de-torturas-en-euskadi-salen-del-photoshop-4881.html

Ondo ai zea...

06.11.15

Permalink Hortzetatik hitzetara, 73 hitz  

Goenkaleko ertzainek...

Pertsona bat atxilotu dute aste hontan.

Adintxikia gainera. Ustez eraztun bat lapurtzeagatik. Egun argiz eta kalean.

Ta?

Abokaturik gabeko galdeketa egin diotela, mehatxuak tartean.

Hau ez da normala! Ilegala da!

Honi hau egin badiote, zer ez dizute egingo lapurreta ez den zerbaitegatik atxilotzen zaituztenean, Arkautera eramaten zaituztenean eta ETBko kamerak aurrean ez daudenean...

Batek baino gehiagok ederki badaki. Atxilotuak ez ezik, atxilotzaileak eta bere gorenak ere bai.

Galdera da: Noiz aitortuko dute ofizialki?

06.11.10

Permalink Hortzetatik hitzetara, 75 hitz  

Ai, ai, ai... Ez al duzue gehiegi hitzegin?

Gerra zibilean Hernanin fusilatu zituztenen omenezko ekitaldian entzun behar izan genituenak:

“Ez zen psikopata batzuen lana izan, Euskal instituzioen eta errpublikaren kontra hotzean hartutako erabakia izan zen”. “Bizi garenak gara hildakoen ahotsa”. Joxan Recondo, Hernaniko alkate

“Krimen hori ezkutatu nahi izan zuten, egunen batean kriminal moduan azalduko zirelako”. Joseba Azkarraga

“Herri honen askatasun eta demokraziagatik borroka egin zuten haiei, bakean erabakitzeagatik borroka egin zuten haiei”. “Amnesiatik ezin baita herri bat eraiki”. Juan Jose Ibarretxe

Arrazoi

06.11.02

Permalink Hortzetatik hitzetara, 107 hitz  

Torturatua izan bazara...

Abenduaren 16ean baduzu zer esana!!!

Hainbat arrazoi eman diezazuket abenduaren 16ko Batzar Nazionalean parte hartu dezazun, baina bi bakarrik aipatuko dizkizut.

Lehenengoa, torturaren makinaren ingurukoa. Ixiliean eta gordeta dagoen piztia. Auzitegi Nazionaleko epaileak, mediku forentseak, zakur berde marroi eta gorriak ez dira desagertu. Den dena prest dago oraindik. Aurten hiru lagun erori dira bere hatzaparretan.

Bigarrena, zor dizuten aitortzaren ingurukoa. Jakin nahi ez dutenek sinistu edo ez, sinestezinak jasan dituzu. Zuk eta zaldun beltzek bakarrik dakizute zer gertatu den. Noiz itzuli behar dizute egia? Noiz errekuperatuko du memoria herri honek?

Etorkizuneko jarduna erabaki behar dugu. Denon artean. Atzo eta gaur gertatutakoak bihar errepikatu ez daitezen.

Ekinez duin.

06.05.25

Permalink Hortzetatik hitzetara, 46 hitz  

Zapatero ta PNV

Zapateroren adierazpenak, PNV-ko Joseba Zubiari erantzun zionean etorri ziren.

Joseba Zubiaren hitzetan, Espainian torturak gertatzen dira eta haiek borrokatzeko lehen pausoa hori onartzea da. Atzerriko egoeren aurrean kezkatu eta bertakoak "ezkutatzen" direla salatu zuen Josebak.

Oso ondo Joseba, primeran. Zuri buruz ari zera, ezta?

Zure zai.

:: Hurrengo orrialdea >>

Hortzetatik hitzetara

Aiert Larrarte Torturaren Aurkako Taldeko abokatua da.

| Hurrengoak >

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution