» Basque taldea ():
Zer iruditzen zaizu Jaurlaritzak martxan jarri berri duen BAT BASQUE TEAM fundazioa. Uste duzu zerbaiterako balioko duela ala betiko kirolak izango dira horren onura jasoko dutenak?
» melokotoipotea (auskalo):
kaixo.nahiz eta zure helburuetako bat olinpiadak izan....zein dezu urrengo asmoa edo helburua....?ta zela ikusten dezu zeure burua emendik 10urtetara,kirol aldetik beittuta?
» euskalduna ():
Espainiako selekzioarekin hartuko dezu parte olinpiadetan. Egunen batean Euskal Herriko Selekzioaren ordezkari izatea gustatuko litzaizuke?
» kuxkuxera ():
Ni hao Txina saioan agertzen ari zarete Olinpiar Jokoetan parte hartuko duzuen kirolari euskaldunak. Nolako esperientzia izan da grabaketena eta abar?
» beņat ():
Kanpaldi batean piraguan ibiltzeko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan. Baina ez dakit non egin ikastaro serioagoren bat. Zu nola hasi zinen? Ba al dago eskolarik Euskal Herrian?
» kirolzale ():
Goi mailako kirolaria izateko, zure bizitzako zein atala baztertu behar izan dituzu? Merezi izan du?
» uretan ito gabe ():
Ba al dago Euskal Herrian piraguismoan trebatzeko aukerarik? Zeren falta somatzen duzu? Zer egin beharko lukete erakundeek?
» ekaitz ():
Oso gaztea zea. Uste dezu gaztetasun horrek zure alde egingo dula olinpiadatan? Edo esperientzia falta zure aurka egon daiteke?
» ezjakina ():
Ez dut sekula ikusi piraguismo txapelketa bat. Ez dakit nolakoa den, azaltzerik bai? Eta bide batez, uste duzu kasu gehiago egin behar litzaizuekela eta ez beti futbolarekin gora eta behera aritu?
» neska ():
Piraguista gisa ailegatu zaren tokira ailegatzeko. Zer izan da zailena?
» animo! ():
Gero eta gertuago daude zure lehen olinpiar jokoak. Zer sentimendu dituzu?