[Manifa ruido del bueno]Portugalete.Punk.
Zarata hutsa baino gehiago
"Manifa, ruido del bueno", ezkerralde eta Bilbo inguruko horma askotan ikus daiteke errotuladorez idatzita. Horrela ari
da taldea bere jarrera erakutsi eta propaganda egiten. Taldea Nerbioi ibaiaren ezkerraldekoa da, Portugaleteko
Errepelega auzokoa hain zuzen.
Egun, eurek sortutako kantuak zein beste talde batzuen doinuen bertsioak Deustuko entsegu lokalean prestatzen dituzte.
Taldekide batzuek euskaraz ez jakiteak doinu guztiak erdaraz idatzi eta kantatzera derrigortzen dituela diote, baina ez
diote aterik itxi gerora euskaraz kantatzeari.
Punk musika da euren bizimodua, eta hori aldarrikatzen dute kantu eta kontzertuetan. Beren esanetan, modan dagoen
musika komertzialari aurre egiteko sortu ziren. Bakailao musikari eta politikari kritika zorrotza egiten diote.
2003an hasi ziren musika tresnei eragiten. Bilbo-Rock aretoan eskaini zuten lehen kontzertua. Zuzenean grabatutako
maketa bi dituzte, Internet bidez hartzeko gonbita egiten dute. Datorren urriaren 14an, Pontevedran joko dute. Marpe,
Asier, Unax, Josu eta Mena prest daude zure herrian jotzeko. EIDER ANDRES. • Harremanetarako: 695704785 edo 652732530. http://groups.msn.com/MANIFAruidodelbueno edo www.losmanifa.tk
[Aiumeen Basoa].Black metal paganoa.
Baso mitologikoa iturri
Egoitzek, Beleak, Mikelotek eta Belainotzek sortu zuten Aiumeen Basoa taldea 1994an. Paul, Herio, Ibone eta Aitor gehitu zitzaizkien geroago abentura horretara. Triarchy Of Vasconia War Is Inminent 2001 bilduman hiru kantu argitaratu dituzte. Hirurak zortzi-pista digitalean grabatuta daude: Sorrera, Aiumeen Basoa Arlekina eta Antzinako guduen oroimena. Ohiko gaiez gain, eguneroko bizitzan ikusten diren bitxikeriei ere kantatzen diete. Aiumeen Basoa kantan, adibidez, arlekin baten bizimodu tristea laburbiltzen dute. Antzinako guduen oroimenean, zahartutako zuhaitz batek antzinako guda baten istorioa kontatzen dio bidean nekatuta doan bidaiari bati.
Taldekideentzat oso garrantzitsua da euskal mitologia. Mitologiak eta mitologiari lotutako hainbat kondairak leku berezia aurkitu dute taldearen hitzetan. Akelarreak, sorginak... behin baino gehiagotan erabiltzen dituzte.
Black metal paganoa egiten du taldeak, eta zuzenean ikusi gura izanez gero, ez zalantzarik izan. Hiru abesti grabatu dituzte, baina gehiago dituzte han eta hemen eskaintzeko gordeta. Posta elektroniko helbidea hauxe dute: aiumeen_basoa@hotmail.com.
• Harremanetarako: aiumeen_basoa@hotmail.com
[Potemkin]Oņati.Rocka.
Potemkin ala Pipermin
Potemkin izena du Oņtiko musika taldeak. Taldekideak Aixibar Urteaga, Iker Martinez de Zuazo, Joxemari Azpitarte eta Iban Idigoras dira. Egiten duten musika mota eta daukaten indarra ikusita, baina, berdin-berdin esan genezakeen pipermin izena daukatela. Geldi egon ezin itzela sortzen dutelako euren musika eta hitzek entzuleengan, eta euren zuzenekoak ere indarrez eta gogoz betetakoak direlako.
Rocka egiten dute. Baten batek hard aurrizkia jar diezaioke musika horri, baina oinarrian rocka dago. Taldekideetako batzuk Latzen eta Clorofila taldeetan ibilitakoak dira, eta oraindik oso talde ezagunia ez bada ere, esperientzia badukate. Badakite zer egiten duten eta nola egin gura duten.
Edozelan ere, hori guztia esateak ez dauka zentzu handirik. Zuzenean ikusi behar dira. Zuzeneko taldea da Potemkin, eta desiratzen daude edozein herritara joateko. Eurei ere horixe delako gehien gustatzen zaiena: kontzertuak ematea. Horretarako, badituzte hainbat bide: 617 269 099 eta 943 782 917 telefonoak Ibai. Edo bestela, rockerbrain@hotmail.com helbide elektronikoa. Informazio gehiago gura baduzue, helbide honetan aurkituko duzue: www.indyrock.es/grupos/ potemkin.htm
• Harremanetarako: 617 269 099 eta 943 782 917 telefonoak Ibai
[Ufestuek]Baztan..
Gustukoa eginez
Nafarroatik datorren lagun koadrila da hau. Batez ere, gustuko zuten musika jorratzeagatik elkartu ziren. 2001ean sortu ziren Ufestuek. Iban, Etxamendi, Xabi eta Joseba dira taldekideak, eta punka egiten dute. Euren historia laburrean ez dira geldirik egon eta maketa bi grabatu dituzte. Azkenarekin Lanari mus, Erokrazia zerrendan ere lehen postuetan ibili ziren. Aspaldian, baina, ez dugu gure zerrendan euren berririk izan.
Euskaraz abesten dute, eta taldea dagoeneko sendotuta dagoela nabaritzen da bigarren maketan. Estiloa garbi daukate, eta jorratu beharreko bideak gero eta argiagoak dira. Eurei buruz informazio gehiago gura baduzu, prest daude emateko. Dena dela, merezi du euren webguneari begiratua ematea www.ufestuek.tk.
Osterantzean, zuzenean ikustea izango da egokiena. Horretarako, hainbat aukera zabaltzen ditu taldeak.
Telefonoz deitzekotan, 637 14 37 50 Joseba telefonora deitu. Lapurditik, Behe Nafarroatik edo Zuberoatik deituz gero, ez ahaztu 0034 aurretik jartzea. Posta elektronikoz ere bada aukerarik: ufestuek@baztan.org. Animatu eta ezagutu taldea. Erratzuarrak desiratzen daude gu ezagutzeko.
• Harremanetarako: 637 14 37 50 Joseba ufestuek@baztan.org.
[Abra Kadaber]..
Autoekoizten
Punkak dira itxuraz, eta punkak jarreraz, Abra Kadaber taldekoak. 2001ean sortu zen taldea, eta 2002an grabatu zuten lehenengo maketa. 2004an berriz, La furia de los desheredados lehen diskoa argitaratu zuten. Orain, bigarrena prestatzen ari dira, baina autoekoizpenaren bidea jorratu dute berriro. Lehen diskoa argitaratu ahal izateko bonoak saldu zituzten, eta oraingoan erlojuak atera dituzte. Hormarako erlojuak salduko dituzte, eta lortzen duten diruarekin disko berria grabatu eta argitaratuko dute.
Gaztelaniaz eta euskaraz kantatzen du Ezkerraldeko talde honek, eta Andoni, Powell, Iker, Hibai, Eneko eta Xabi dira taldekideak. Lau urte ditu taldeak, eta urteotan hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herriko leku askotan. Ez dira geldi egotekoak, eta ez dira momentu batean ere geldi egon.
Erlojua erosi eta euren diskoari lagundu gura badiozu edo beste gabe taldearen informazioa gura baduzu, hona webgunea: www.abrakadaver.com. Zure herrian jo dezaten gura baduzu, hona hemen telefono zenbakia: 660 800 667. abra_kadaveres@yahoo.es helbidea elektronikoan ere jar zaitezkete haiekin harremanetan.
• Harremanetarako: 660 800 667 abra_kadaveres@yahoo.es
[Argamboys]Durango..
Zuzeneko zuzena
Durangon sortu zen Argamboys taldea orain dela urte bi inguru. Tripus taldean ibilitako lau lagunek osatu zuten hasierako laukotea. Gerora, taldea garatzen joan da. Orain, sei lagunek astintzen dute agertokia: Beñat Goikoetxeak ahotsa, Iban Dordiok gitarra, David Minguezek baxua, Xabier Zabalak bateria, Mikel Nuñezek teklatua eta Eihar Uriartek gitarra. Kontzertu eta kontzertu artean, kanta berriak egiten ibili dira buru-belarri, eta lana emaitzak ematen hasi da. Laster argitaratzekotan daude euren lehenengo diskoa. Demoak arrakasta handia izan zuen, eta horrek animatu zituen diskoa grabatzera. Rock-and-rolla lantzen dute batez ere, eta Radio Birdman, Hellacopters, Ramones, Seņor no, AC-DC, NCC eta beste talde handi batzuen jarraitzaileak direla igartzen zaie erritmoetan.
Dena den, zuzeneko emanaldietan sentziten dira gusturen. Taldearen ardatza zuzenekoak direla esaten dute taldekideek, eta kontzertuak ondo prestatzen ahalegintzen dira. Gustura egon gura izaten dute, eta, bide batez, ikusleak ere gustura egotea lortzen dute. Desiratzen daude lehenengo lan hau zure herrian aurkezteko. Ez galdu denborarik: 678 149 667 Xabi. Taldeari buruzko informazio gehiago: www.argamboys.tk • Harremanetarako: 678 149 667 Xabi
[Blan B]Donostia..
Bigarren plana ere, ondo
Musika egiteko garrantzitsuena gogoa dela erakutsi digute gazte hauek. Ilusioaren modukorik ez dago lanean jarraitzeko. Barley Juice hirukote donostiarrak bere bidea eten beharra izan zuen. Orain, baina, taldeko kide ohi bik talde berria sortu dute: Plan B. Barley Juiceko kantari eta gitarrista Mundu eta bateria jotzaile Karlosen bigarren plana martxan da dagoeneko. CD maxia argitaratu berri dute. Azaroaren bostean jarri zuten salgai, eta proiektu berria herriz herri aurkezteko desiratzen daude. Baxu jotzaile lanetan Aitor sartu da taldera, eta pozik daude orain arte lortu dituzten emaitzekin. Donostiako Atabal tabernan aurkeztu zuten CD maxia, eta musika egiten jarraitzeko gogo izugarria erakutsi zuten. Hala ere, zuzenean ikusten da batez ere taldeen nortasuna, eta Plan Bko hiru lagunak ere zure herriko agertokia zapaltzeko desiratzen daude. Harremanetarako badira bide bat baino gehiago: barleyjjjj@yahoo.es, e-mailez saiatuz gero; telefonoz deitu gura dienak, berriz, baditu zenbaki bi bere eskura: 652 702 301 eta 665 717 857. Talde honen doinuak entzuteko gogoa badaukazu, ez galdu denborarik. Eurek ere denbora gutxi galdu baitute eskuak gurutzatuta.
• Harremanetarako: 652 702 301 eta 665 717 857
[Vortex]Iruņea..
Salaketa soziala
2002an sortu zen Vortex, Iruņean. Dena dela, oraingo formatua 2003an hartu zuen taldeak, teklatuaren sarrerarekin. Vortexek metal zorrotz eta bortitza jorratzen du, eta riff potenteen artean, lelo melodikoak agertzen dira. 2004ko sanferminetan Komarekin batera jo zuen Iruņeko foru enparantzan. Ordutik aurrera kontzertu anitz eman ditu taldeak, eta talde ezagunekin egon izan dira agertokian: Doctor Deseo, Flitter, Kaotiko, Lehiotikan... Iruņeko eta Nafarroako taldeen arteko festibalean finalerako sailkatzea lortu zuten, eta 2004an errebelazio taldea izendatu zuten.Vortexek Ill Niâà ÃļŦąo, Hamlet eta antzeko beste talde batzuen eragina dauka. Laster maketa argitaratzekotan dira. Eta berandu baino lehen sartuko dira Iruņeko estudio batean. Iker Serrano Tadeo ahotsa, Eder Gonzalez Osinaga gitarra, Andoni Asenjo Gomez teklatua, Ibai Matxain Beraza baxua, Kepa Zarranz Osinaga bateria eta Jon Hernandez Erize gitarra dira Vortex. Grabazioa ilusioz hartuko dute, baina zuzenekoa gustatzen zaie gehien. Zure herrira joateko ilusioz daude: 680270270 Iker eta 679642681 Eder. Posta elektronikoz harremanetan jarri nahi izanez gero,iker_vortex@hotmail.com edo vortextaldea@hotmail.com. • Harremanetarako: 680270270 Iker eta 679642681 Eder.
[Zartako]Dustua Bilbo.Oi!.
Kritika Soziala
Badira hiru urte taldea sortu zela. Aritz eta Porturen ideia izan zen taldea sortzea. Gero, Gaizka, Unai eta
Josu aspaldiko lagunekin elkartu ziren. Ondo konpontzen dira bostak. Oi! musika egiten dute, baina hardcore
ukituekin. Oi! musikan hutsunea zegoela ikusten zuten Euskal Herrian, eta horrexek lagundu zien musika estiloa aukeratzen. RIP, Cicatriz, Negu Gorriak, Non Servium... taldeak gogoko dituzte taldekideek, baina baita Mikel
Laboa ere. Denetarik entzuten dute. Ohorea eta harrotasuna lehenengo lanean, salaketa sozial handia egin dute.
Gaizki iruditzen zaiena islatzeko erabili dituzte hitzak: Euskal Herria, Palestina, faxismoa, arrazakeria..
Gauza pertsonalagoak ere idatzi dituzte.
Taldeak ez dauka urte askorik, baina agertoki asko zapaldu ditu. Ez Euskal Herrian bakarrik; Madrilen ere jo
izan dute. Producciones Suburbanas Madrilgo zigiluarekin argitaratu zuten lehen diskoa. Hala ere, eskerrik
gehien zaleek merezi dute. Jende askok lagundu die deustuarrei bidean: Zartako Skin Heads familia ez daukate
saltzeko. VANEsSA RODRIGUEZ. • Harremanetarako: 665717857.
[Sleepless home]Oiartzun..
Zuzenerako ilusioz
BATISTE EZEIZA: 2003an batu zen laukote oiartzuar hau, musika sortzeko gogo biziz. Ordutik hona aldaketaren batzuk izan dituzte taldearen eraketan. Euren estiloa gogorra da, 36 Crazyfists, Lost Prophets, My Chemical Romance eta antzekoen jarraitzaileak baitira mutil hauek. Baditu, baina, bakoitzak bere gustu propioak, denek gustuko dituzten talde horiek alde batera utzita. Iazko abenduan bost abesti indartsuz osaturiko maketa bat kaleratu zuten 3 eurotan, merke samar; ez duzue talde hau ezagutu gabe geratzeko aitzakiarik, beraz, Juak baterian, Jon gitarran, Xabi Berrondo baxuan eta Itoiz mikroan. Kontzertuz kontzertu dabiltza, abesti berriak prestatzen, eta udan maxi bat grabatzeko asmoa ere badute.Talde hau agertokiren batean kalitatea emateko behar baduzue, dei iezaiezue beldurrik gabe, prest eta zoriontsu joango baitira zuenera. Jon: 654 988 217 edo Juak: 680 799 029. • Harremanetarako: Jon: 654 988 217 edo Juak: 680 799 029.
Marxen kamarotea
Marxen Kamarotea
Duintasunez eutsi
duintasunez eutsi
Collapsed
verdes mariposas
Rumba and Roll
ViernesEman botoa zure ustez egun entzuten den kantu eta talde hoberenari
Matrakarekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi mezu bat matraka@matraka.info helbidera
© matraka.info 2008