Hasierako menua azkar
Hasierako menuaren programa guztiak atala nahiko ezaguna da erabiltzaile askorentzat. Atal honetan kurtsorea jarri, klikatu eta programen zerrenda agertzen den arte, 400 ms pasatzen dira besterik adierazi ezean. Baina balioa alda dezakegu. Hori bai, ez jarri sekula 0 balioa, ez baituzu denborarik izango aukerarik sakatzeko.
Balioa aldatzeko:
1) Ireki Windowsen erregistroa: hasiera/ exekutatu/ eta regedit idatzi.
2) HKEY_CURRENT_USER \ Control Panel \ Desktop bideari jarraitu ondoren.
3) Ondoren, MenuShowDelay-ren balioa aldatu.Horretarako, eskumako botoiarekin sakatu eta aldatu-ri eman. Zuk nahi duzun modura jarri.
4) Bukatzeko, sistema berrasieratu.
L2 cachea hobetuz
Windows NT/2000/XPn, bigarren mailako cachearen tamaina alda dezakegu. 256 KB-koa izaten da besterik adierazi ezean, baina guk balio hori alda dezakegu. Hala, sistemak ez du denbora gehiago beharko memoriaren zati hori bilatzeko. Zenbat eta balio handiagoa jarri, orduan eta lan gutxiago egingo du gure sistemak datuak bilatzeko. Hala ere, kontuz ibili, edozein balio ez baitu onartzen.
1) Ireki Windowsen erregistroa.
2) HKEY_LOCAL_MACHINE\ SYSTEM \ CurrentControlSet \ Control \ Session Manager \ Memory Management bideari jarraitu.
3)Eskumako botoirekin sakatu eta aldatu aukeratu. Baina kontuz ibili balioak hexahamartarrean edota hamartar eran emateko orduan, bata eta bestea desberdinak dira eta.
Zure gustura
Windowsi beste estilo bat eman nahi badiozu, hemen daukazu beste truku bat.
Jaitsi ezazu StyleXP delakoa, benetan gauza politak egiteko aukera ematen baitu. Besteak beste, Windowsen hasierako imajina aldatzeko aukera ematen du, menuei Mac-en antza ematekoa ere bai, beste hainbat gauzarekin batera.
Hasierako menua zeure gustura jartzeko, hauxe egin behar duzu:.
1)Hasiera/exekutatu, eta gpedit.msc idatzi.
2)Agertzen den karpeta menuan klikatu erabiltzailearen konfigurazioa aukeraren gainean eta administrazioko plantilak.
3) Hor menua zure gustura aldatzeko modua izango duzu.
Eta hemen beste truku bat: ordenagailua amatatzeko botoi bat zure eskritorioan nola jarri.
1) Klikatu edozein tokitan eskuineko botoiarekin, hartu elementuaren ubikazioa idatzi aukera, eta idatzi shutdown.exe -s -t 12. Ondoren, hurrengoa aukeratu.
Azkenik, hirugarren trukua: bideoak borratu nahi badituzu baina xp-ak ez badizu uzten, ez kezkatu. Badago egiteko modu eraginkor bat.
AVI (bideo) artxiboak borratzeko xp-ak arazoak ematen ditu sarri. Hala gertatzen denean, pauso hauek jarraitu:
1)Hasiera / exekutatu /regedit.exe.
2)Borratu hurrengo erregistroko giltza: HKEY_LOCAL_MACHINE/SOFTWARE/Classes/CLSID/{87D62D94-71B3-4b9a-9489-5FE6850DC73E}InProcServer32
Hortik aurrera ez duzu arazorik izango ezabatzeko. Xabier perez
Zuzenean zabaldu
Zure ordenagailuko edozein tokitatik karpeta jakin bat ireki nahi duzu teklatuarekin? Adibidez, musika karpeta bat zabaltzeko modua badago CTRL M N klikatuta. Horrelakoak nola egin ikusiko dugu gaur:
1) Windowsen esploratzailea aukeratuko dugu aurrena.
2) Ondoren, sor ezazu zuzeneko sarrera bat, eta eskritorioan jarri. Zuzeneko sarrera hori sortzeko, ireki ezazu karpeta bat aurrena. Gero, aukera ezazu Artxibo berria menuan, eta Zuzeneko sarrera. Gero, mugitu eskritoriora.
3) Aukeratu sortu berri duzun zuzeneko sarrera, eta klikatu eskumako botoiarekin. Propietateak-en sakatu.
4) Klikatu Zuzeneko sarreran, itxaron, eta gero idatz ezazu nahi duzun konbinazioa Laburtutako metodoan-n. Metodo hau baliagarria da eskritorioan jarritako edozein programa, karpeta eta bestelakorentzat.
Gure karaktereak nola editatu
Gure karaktere propioak editatu eta worden edo edozein lanetan erabiltzeko, hartu bide hau: hasiera/ exekutatu/ eta eudcedit.exe idatzi.Karaktere editorea zabalduko da ordua, eta jada editatzeko modua izango duzu.
Errorea bidaltzeko leihoa nola kendu.
Hasiera/ exekutatu eta msconfig idatzi. Hori egin ostean, onartu klikatu. Hori egin ostean, Zerbitzuak atala aukeratu, eta ondoren, kendu klikaturik egongo den Erroreen informeen zerbitzua izeneko aukera. Horra iritsita, leihoa kentzeko aukera izango duzu.
Xabier perez
Motela azkartuz
Zenbait programa exekutatu ostean Windows zertxobait geldoago ibiltzea normala da oso.Programa horiek memoria fragmentatzea lortzen dute, hori da arrazoia. Baina gure ordenagailuaren memoria garbitu dezakegu, azkartzeko.
Horretarako:
1) Ireki Ohartxoen bloka delakoa, eta hau idatzi:
Mystring=(16.000.000), gure ordenagailuak 128 mb baino gutxiago baditu.
Mystring=(80.000.000), gure ordenagailuak 128 mb baino gehiago baditu.
Gero, dokumentua gordetzeko orduan .vbe luzapenarekin gorde. Ondoren, sor ezazu artxibo horrentzako zuzeneko atzipen bat. Memoria askatu nahi dugunean, haren gainean bi aldiz klikatu, eta listo.
Aplikazioak azkarrago kargatzeko.
Windows XPk Prefetching izeneko teknologia berria barneratuta dauka.Teknologia horri esker, instrukzioak memoria batean kargatzen dira, aurrez, eta, besterik ezean, ordenagailu guztietara moldatzeko balioa dauka. Baina gure PCak potentzia handia badauka, balio hori alda dezakegu, errendimendua handitzeko.
Horretarako:
1) Hasiera\exekutatu, eta bertan regedit idatzi.
2) Editorea zabaltzean, bide honi jarraitu: HKEY_LOCAL_MACHINE \ SYSTEM \ CurrentControlSet \ Control \ Session Manager \ Memory Manager \ PrefetchParameters
3) EnablePrefetcher aurkitu zerrendan.
4) Eskumako botoiarekin aldatu sakatu, eta bost balioa eman.
5) Erregistroa itxi.
Basoko animaliak atsegin badituzu baina zerorren etxean nola zaindu ez badakizu, hemen duzu trikuak ondo zaintzeko ataria. Arantzadun laguntxoari gutizia guztiak egiteko artikulu, produktu eta gomendio guztiak aurkituko dituzu atari honetan.
Inor gutxik darabil buruan Herio bisitan noiz etorriko zaion. Baina sare ahalguztidunak dena du kontrolpean, eta, atari honetan, noiz hilko zaren jakin ahalko duzu, zehatz-mehatz. Haratago joanez, hurkoari ziber-mehatxuak bidaltzea ere badago.
Lapurren bisita jasotzen duenak ondo daki nola eskertzen den besteren borondatez galdutakoa berreskuratzeko laguntza. Internauten laguntzarekin, ertzainen zain egon gabe, ostutako autoa aurkitzeko aukera gehiago izango duzu.
Zuk nahi duzun aurpegiaren forma, ilea, begiak, sudurra, belarriak, ahoa eta gorputza aukeratu eta sor ezazu zure pertsonaia. Zeure karikaturak egiteko aukera eskaintzen du webgune honek. Nolako pertsonaia nahi duzun, irudimenaren menpe dago!
AEBetako Nacional Aeronautics and Space Administration (NASA) erakundearen atariak espazio programa, albiste eta proiektuen berri ematen du. Baina horrez gain, Nasaren telebista eta bideoak ikus daitezke.
Matrakarekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi mezu bat matraka@matraka.info helbidera
© matraka.info 2008