Matraka.info

Gazteok matraka egitera goaz!

ze sua

Behin baino gehiagotan felazioak egin dizkiot bikoteari baina berak nik semena tragatzea nahi du. Nazka pixka bat ematen dit eta ez dakit osasungarria den ala ez!

 » Idatzi zure mezua





 » Jasotako mezuak
» mutilla. ():
aurreko neskak esan duen lez, horrelako bikote harremanak bereziak dira. ez det uste ordea denetan horrelakorik pasatzen den. nik ez neuke arazorik ikusiko baiņa beste batzuek agian...
» neska (...):
nere mutilak eskatu zidan semena tragatzeko. nik esan nion, lehenik ni korritzen nintzenean berak ere irentsi behar zuela hori. berak onartu zuen, eta orain biok egiten dugu. horrela eta bakarrik horrela ulertuko dute mutilek zer den semena tragatzia. gora emakumiak!!
» mutilla ():
egia esanda, mutilen aldetik ikusita, sentsasioa areagotzen digu neskak iresten duenean. osotasunean onartuak garen ilusioa ote? gehiago maitatuak bestela? ez dakit... dena den bakoitzak ikusi behar du tragatu ala ez. semena berez txarra ez dela begibistakoa da(gustua aparte). agian azukre apur bat botaz...
» NESKA ():
Ez zaude ezer egitera behartuta, zuri gustatzen ez bazaizu ez egin, berak ulertu beharko luke
» ez txarra eta ez ona ():
Normala da nazka ematea semena tragatzeak, azken finean ez da oso likido agradablea. Baina lasai, ez da txarra berau tragatzea; beno kantitate handiak salbu (baina hori berari esan). Gainera batzuetan gustu berezia izaten du, berak jan edo edan duenaren araberakoa. Animo eta zahiatu,... gustatzen ez bazaizu esaiozu eta nik uste... ulertuko duela. Animo!!!

Matrakarekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi mezu bat matraka@matraka.info helbidera
© matraka.info 2008