Matraka.info

Gazteok matraka egitera goaz!

filmak

Concursante

Concursante

Rodrigo Cortes. Leonardo Sbaraglia, Chete Lera, Myriam Gallego, Luis Zahera, Myriam de Maeztu, Fernando Cayo.. Espainia.. (2007)

ZERGATIK IKUSI
Rodrigo Cortes zinemagile galiziarraren aurreneko filma da eta ezusteko atsegina eman du. Hainbat zuzendari ospetsuren maisulanetatik edan du Cortesek, eta film benetan txukuna egin du. Kapitalismoari eta arrakasta errazari egurra ematen die bere estreinako lanean; modu paregabean, gainera.

ZERGATIK EZ IKUSI
Beharbada, filmean dena planifikatuegia dagoelako sentsazioa ematen du zenbait unetan. Hori dela eta, erabiltzen dituen trikimailu batzuk ezagunegiak egiten ahal zaizkio ikus-entzuleari.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

El jefe de todo esto

El jefe de todo esto

Lars von Trier. Jens Albinus, Peter Gantzler, Fridrik Thor Fridiksson, Benedikt Erlingsson, Iben Hjejle.. Danimarka, Suedia eta Frantzia.. (2007)

ZERGATIK IKUSI
Komedia zital bezain eroa delako. Lars von Trier zinemagileak aurrekontu txiki batekin lan ederrak egiten badaki. Oraingoan bulego batean kokatu du filmaren istorioa. Elkarrizketa batzuk oso barregarriak dira, eta zenbait egoera, absurdoak.

ZERGATIK EZ IKUSI
Istorio osoa bulego batean girotuta dagoela kontuan izan behar da. Hori dela eta, zenbaitetan ikus-entzulea kaleko arnasarik gabe gera daiteke.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

Eutsi!

Eutsi!

Alberto J. Gorritiberea. Asier Hormaza, Anjel Alkain, Oihana Maritorena, Nagore Aranburu.. Euskal Herria. (2007)

ZERGATIK IKUSI
Caballito lantegiaren auzian oinarrituta estreinatu berri den euskarazko film freskoa da. Saldix izeneko enpresak bizikletak ekoizten ditu eta txirrindulari talde bat ere babesten du. Langileek urte bi daramate greban, eta lantegiko tentsioa handituz doa. Bi lagunek protesta Tourreraino eramango dute. Une barregarriak nagusi diren arren, aurkezten den egoerak drama eta kritika kutsua ere badu.

ZERGATIK EZ IKUSI
Batzuen ustez, filmeko umorea inozoegia izan daiteke. Hala ere, euskarazko produkzioak ez dira asko. Beraz, animatu eta aprobetxa ezazue aukera hau. Eutsi!

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

The good german

The good german

Steven Soderbergh. George Clooney, Cate Blanchett, Beau Bridges, Tobey Maguire, Leland Orser.. AEB.. (2006.)

ZERGATIK IKUSI
1945. urteko Alemanian girotu du Soderberghek The good german. Berak garbatutako eszenekin batera, sasoi hartako Berlingo irudi dokumentalak tartekatu ditu. Adi-bidez, horietako batzuetan Potsdam-
go Konferentzia ageri da, eta atzean, erortzear dauden eraikinak.Joseph Kanonen eleberri batean dago oinarrituta.

ZERGATIK EZ IKUSI
Otsaileko Berlinale Berlingo zinema jaialdiko kritikariei ez zitzaien askorik gustatu Blanchett eta Clooneyk osatzen duten bikotea.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

Bordertown

Bordertown

Gergory Nava. Jennifer Lopez, Antonio Banderas, Martin Sheen, Maya Zapata, Sonia Braga, Rene Rivera. AEB.. (2007)

ZERGATIK IKUSI
Jorratzen duen gaia bere horretan interesgarria delako. Izan ere, 1993tik 2005era 364 emakume hil dituzte Ciudad Juarezen. Guztira 2.462 auzibide jarri dira abian desagerpenengatik. Asko eta asko bizirik aurkitu dituzte, baina oraindik 70 emakume daude desagertuta eta horietako 33 aurkitzeko esperantza oso urria da. Filmean, Adrian Chicagoko kazetariak atzerrira joan nahi du, berriemaile gisa lan egitera. Ciudad Juarezera bidaliko dute.

ZERGATIK EZ IKUSI
Beharbada, gaiaren seriotasuna eta garrantzia kontuan hartuta azaletik landuta dagoelako.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

Children of men

Children of men

Alfonso Cuaron. Clive Owen, Julianne Moore, Michael Caine. Alemania.. (2006.)

ZERGATIK IKUSI
Oso film interesgarria da, eta asko pentsarazten du. Film futurista da, 2027.urtean gertatzen da. Munduan anarkia hedatu da eta Erresuma Batua da politikapean jarraitzen duen herrialde bakarra; militarrek gobernatzen dute herrialdea. Herritarrak gerra mehatxua zabaltzen ari dira. Film apokaliptikoa da: 18 urte dira gizakirik jaio ez dela. Protagonistaren egitekoa munduan haurdun dagoen emakume bakarra itsasoratzea izango da, zientzialari batzuek lagun diezaioten.

ZERGATIK EZ IKUSI
Oso film iluna da, tristea. Ez al da tristea haurrik gabeko mundua Guk alde baikor gehiago ikusi dizkiogu filmari, ezkorrak baino.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

The last king of Scotland

The last king of Scotland

Kevin Macdonald. Forest Whitaker, James McAvoy, Kerry Washington, Simon Mcburney, Gillian Anderson. Erresuma Batua.. (2006.)

ZERGATIK IKUSI
Nicholas Garrigan mediku eskoziarra Ugandara iritsi da, abentura bila. Baina, istripu baten ostean, Idi Amin diktadorearen mediku bilakatuko da. Aktoren lana orokorrean da ona. Forest Whitaker aktoreak Oscarra irabazi du film honetanegindako lan paregabeagatik.

ZERGATIK EZ IKUSI
Ugandako historiari buruzko filma espero baduzu ez duzulako asmatuko. Ez digu horrelakorik eskainiko baina errealitatean oinarritzen da eta interesgarria izan daiteke.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

Breaking and entering

Breaking and entering

Anthony Minghella. Juliette Binoche, Jude Law, Robin Right Penn, Vera Farmiga, Martin Freeman, Ray Winstone, Rafi Gavron, Poppy Rogers.. AEB.. (2006.)

ZERGATIK IKUSI
Juliette Binoche aktore frantziarrak pantaila betetzen duelako. Duela ia hamaika urte El paciente ingles filma egin zuen Binochek zuzendari berarekin. Oraingoan Minghellak berak egin du gidoia ere baina ez du ikus-entzulea harrapatzea lortu.

ZERGATIK EZ IKUSI
Topikoz josita dagoelako, topikoak bata bestearen atzetik. Gainera, Jude Law aktore protagonistaren papera ez dago sinesterik. Melodrama zozo bat da azken finean, grazia gutxikoa.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

La vida de los otros

La vida de los otros

Florian Henckel von Donersmarck. Ulrich Muhe, Martina Gedeck, Sebastian Koch, Ulrich Tukur. Alemania.. (2006.)

ZERGATIK IKUSI
Alemaniako Errepublika Demokratikoan, komunismoaren garaian Stasik Alemania ekialdeko polizia sekretuak erabiltzen zituen metodoak ezagutzeko aukera ematen du film honek istorio interesgarri baten bitartez. Gainera, aktoreen lana aparta da eta Oscar saria ere eraman du: atzerriko film onenari dagokiona. Hunkigarria da filma eta gidoia borobila du.

ZERGATIK EZ IKUSI
Agian pertsonaia batzuk onegi bezala irudikatzen dizkigute eta beste batzuk, berriz, gaiztoetan gaiztoenak balira lez.

Zure iritzia eman nahi duzu? Jo TOP-ZINE atalera

erokrazia

1. filmatrainspotting
BH() Zuz: Akt:Ewan McGregor eta konpainia.

Botoak: 138 Mezuak: 2

2. filmaKutsidazu bidea, Ixabel
Euskal Herria(2006) Zuz:Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo Akt:Mikel Losada, Ainere Tolosa, Castinaren zain, Iñake Irastorza, Mireia Gabilondo, Iñaki eta Xabier Zapirain Retegi...

Botoak: 68 Mezuak: 1

3. filmaInfiltrados
AEB(2006) Zuz:Martin Scorsese Akt:Leonardo Dicaprio, Matt Damon, Jack Nicholson, Mark Wahlberg, Martin Sheen,

Botoak: 53 Mezuak: 1

4. filmaBanderas de nuestros padres
AEB(2006) Zuz:Clint Eastwood Akt:Ryan Philippe, Jesse Bradford, Adam Beach.

Botoak: 46 Mezuak: 1

5. filmaEUTSI
EUSKAL HERRIA(2006) Zuz: Akt:

Botoak: 42 Mezuak: 1

6. filmaBabel
AEB(2006) Zuz:Alejandro Gonzalez Iñarrritu Akt:Brad Pitt, Cate Blanchett, Gael Garcia Bernal, Koji Yakusho.

Botoak: 36 Mezuak: 2

7. filmaLA NARANJA MECANICA
Ingalaterra(1979) Zuz:Stanley Kubrick Akt:Malcolm McDowell(alex),Patrick Magee(Frank Alexander),Richard Connaught.....

Botoak: 29 Mezuak: 2

8. filmaLa cosa
AEB(1982) Zuz:John Carpenter Akt:

Botoak: 23 Mezuak: 1

9. filmaEn busca de la felicidad
AEB(2006) Zuz:Gabriele Muccino Akt:Will Smith, Thandie Newton, Jaden Smith, Dan Castellaneta, Zuhair Haddad.

Botoak: 22 Mezuak: 1

10. filmaLA VIDA ES BELLA
ITALIA(EZTAKIT Z URTETAKOA) Zuz:EZTAKIT Akt:ROBERTO BENIGNI ETA ... EZTAKIT

Botoak: 17 Mezuak: 6

Eman botoa zure ustez karteleran dagoen pelikula hoberenari. Eta bidali zure iritzia azkena ikusi duzun pelikularen inguruan.

Matrakarekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi mezu bat matraka@matraka.info helbidera
© matraka.info 2008